2015/01/05

Urte amaiera...

Kostata baina baina 2014 amaitu aurretik elurra iritsi zen. Abenduaren 28an, Xabi Guillaume eta ni, naiz eta eguraldi txarra iragarrita egon,  bezperan botatako elurra zenbaterartekoa zen ikustera Aspeko bailarara gerturatu giñen.

Uste genuena baina gorago, baina skiada polit bat egiteko nahikoa topatu genuen. Bi igoera eta bi jeitsiera konpañia ederrean. Argazkiak, azkenaldian bezela Guillaumerenak!! Eskerrik asko!!

Ia datorren 2015 hau elur urte eder bat dugun!!

Elur ona bai, baina skiatzeko modukoa uste baino altuago...

Nahiz eta laino ilunak ikusi, bisibilitate txukuna dugu.


Poliki poliki, Guillaume Xabi eta hiruron artean bidea irekitzen goaz...

Denboraldiko bigarrena da eta erdoilduak gaude (nago...)

Xabi lehenengo jeitsieran!



Basoa zoragarri dago!


Babesera iristen!

10 azpitik, baina gustora!!! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina