2012/04/16

crete de la pegue

Ostiral (2012/04/13) hontan, eguraldiak argi une bat eskeiniko zigula eta, bareges aldera jo genuen! Astean zehar elur pixkat bota zuen eta porteatzeko gogorik ez genuenez aukera polita iruditu zitzaigun!!



Eguneko lehen orduekin...


Argituko al du???


Duela 2 aste igotako crampettes atzean!


Xabi ta sua tontorrean!




2012/04/09

Ourade inguruan...

Parteak irakurri eta irakurri, eta ez dugu esperantza handirik. Elur maila 1200-2000 inguruan dantzan ibili da eta zegoen elur gutxi hori humelduta omen dago!! Baña bueno, azkenengo partea irakurri eta bezperako elurtea 1400mra bota duela dio! Gaurkoan (2012/04/07) aspeko bailarara goaz. Portaleteko muga pasa eta frantzirantz jeitsi ondoren para-abalantxasaren ondoan aparkatu eta ourade aldera abiatu gara! Basoan ez dugu bide argirik topatu, noraezean ibili gara, eta fokeatzeko elurra topatu dugunean, a ze sorpresa!! Elur hautsa, eta ez 10zm... Gorantz goazela, elur bota berria uste genuena baino gehiago da eta bailaran dauden elur jauziak ikusita, 2300m-tan dagoen ertz batean gure igoera amaitutzat jo dugu. Bertatik basoraino malda guztia hautsez, guretzat... eskerrak elurrik ez dagoela!!

2012/04/06

tour du mont thabor3

Mont thabor inguruan gure 4. eta azkenengo eguna!! Mont thaborreko aterpetxetik atera thaborreko tontorrera igo eta jeitsierako bide normaletik jo beharrean, eskubirago gelditzen diren pala batzuetatik jeitsi giñen! Bezperan elurra ari zuen, baina haizeak ere gogor jotzen zuenez, dudatxo batzuk genituen! Tontorreko pala ezik, beste denak haizetik babestuta zeuden, eta elur ona topatu genuen!! Alpetako bidaiari bukaera ona!! Hemen bideoa eta argazki batzuk!



Goizean goiz, eguna ondo hasteko jeitsiera... Beheko lautadatxora iritsi eta gorantz...



Bagoaz gorantz...



Bakar bakarrik



Gorantz goazela, hurrengo baterako aukerak edonon ikusten ditugu



Tontorra



Goranzkoan elur benteatua aurkitu dugu, baña babestutako maldetan...



...



Gaur, bezperako "jeitsiera" bistan dugu...



Nevache han behean, perracheko horratzak erdian...



Tontorretik, ecrins-ak...

2012/04/01

pic des crampettes, couloir NE

Badira ia bi aste elurrik bota gabe, eta gañera egunero tenperatura altuekin... Duela hilabete batetik hona, pirineotako kondizioak asko aldatu direla diote. Gure alpetarako erromeriaren ondorioz hilabete horretan pirineotan oso gutxi ibili gara. Norabide zehatzik gabe eta munduko nagikeria handienarekin, pic des crampettes ingurura goaz. Madamete eta crampettes inguruko bide normalak lorratzez josita daude, baña (eski libre 2-n agertzen da) crampetteseko ipar-ekialdeko kanala garbi ikusten da, purga txiki batekin... 2 Aldiz pentsatu gabe bertan sartu eta itzalean dagoen zatia elur hautsez dagoela konturatzen gara. Jeitsieraz zer esan...egin dituen asteak ikusita ta gu hautsa harrapatzen... zorteko gu!!!




Kanalerako bidean



Kanalean sartuta



Bagoaz gorantz...



Azkeneko pausoak



Denborarik galdu gabe



Den dena guretzako



Elur ona...



Disfrutatzen