2014/05/26

Diablozulo -ko arroila ( ixostia)

Astean zehar gurean ez du euri gehiegirik egin, baina badirudi pirineoan eta batez ere hegoaldean dezente bota duela. Gure lehenengo asmoa zuberoako arroilen bat egitea zen, baina igandeko eguraldi txarra iragartzen dutenez, gertuago dugun arroil batera joan gara. 
Eguraldi txarrak eta euritzak arazo gehiegirik sortzen ez duen arroil bat aukeratu dugu... soka motxilatik ateratzen dugun unetik ia ia ez da ezertarako motxilara bueltatzen...
Sokekin jolasteko, eta orapiloak gogorarazteko arroil polita da Ixostiako hau!!


diablozulo- ixostia from ekain on Vimeo.

2014/05/15

Norway 2014

Ze esan Norbegiari buruz... usteak ezerezean utzi dizkigu eta inguruak zur eta lur utzi!! Munduan paradisurik badago... hau izan daiteke!
 Blog hontan bidaiako bi bideo jarri genituen... baina aste hontan bertan, Jonek, egindako bideo-muntaia pasa digu...

 PANTAILA HANDITU, HD-ri KLIK eta GOZATU!! 

 

Guri behintzat bideo honek oilo-ipurdia sortzen digu!! 2015... ez dugu hutsik egingo!!

2014/05/12

Artazul -go arroila

Badakigu pirineotan oraindik elurra dagoela, baina eguerdietan eguzkiak nola jotzen duen ikusita  pirineotara gerturatzeko nahiko nagituta gabiltza!
Aurtengo gure lehenengo arroila egin dugu: Artazul
Ez zeraman ur gehiegirik, eta talde handiak aurkitu ditugu, baina halan da ere asko gustatuko zaigu. (Arroileko parkinean ezagutu genituen Peña luro mendi taldeko Kantabroekin egin genuen, eskerrik asko!   http://www.penaluro.blogspot.com.es/)
Etxetik gertu, ondo formatua, salto txirrista eta rapel edarrak... zeinek behar du gehiago.



artazul from ekain on Vimeo.