Santo Tomas egunarekin batera gabonetako gehiegikeria guztiak iritsi dira... eta nola ez urteroko konpromezuak...
Astelehenean (2013/12/23) bertan larunbateko gehiegikeri horiek mendian gora igarri eta izarditzen ditugu. Irteera polita, bakartia... orain hurrengo elurteek mendia nola estaltzen duten ikustea falta zaigu.
Pic de l'Arcoeche from ekain on Vimeo.
2013/12/25
2013/12/16
La Bonida Mendebaldetik
Larunbateko Soulor inguruan noraezean ibili ondoren igandean (2013/12/15) helburu finkorik gabe Aoubeko bailaran sartu gara. La bonida inguruak ez du itxura oso onik, elur jauziak erorita, elurra ez dago uniforme... baina bailaran gorantz nolako erromeria datorren ikusita La Bonidako hego-mendebaldeko igoeran sartu gara.
La Bonidako lepora iritsi aurretik mendebaldeko maldetan elurra oso itxura onarekin dagoela iruditzen zaigu. Aoubeko Plateaura zuzenean jeitsi gara itzaletan dauden mendebaldeko maldetatik, elur hautsa topatuaz!!
La Bonidako lepora iritsi aurretik mendebaldeko maldetan elurra oso itxura onarekin dagoela iruditzen zaigu. Aoubeko Plateaura zuzenean jeitsi gara itzaletan dauden mendebaldeko maldetatik, elur hautsa topatuaz!!
2013/12/09
Tuc des Bandolèrs
Val d'Aranen 3 egun zoragarri pasa ditugu!! 3 egun lasaitasunez mendiaz gozatzen! 3 egun elur hautsaz gozatzen!
Hemen larunbateko irteeraren bideoa.
2013/12/05
Orhi
Asteazken honetan (2013/12/05), Iñaki eta biok, Abodiko ski estaziorantz jo dugu. Iso 0 oso altu irgartzen dutenez, idea finkorik gabe joan gara...tenperaturak eta mendiak berak argituko digu zer egin! Egun eguzkitsu eta haizetsua! Udaberriko elur onarekin...
Egun earra!!!
2013/11/21
EZIN EGONA!!
Lehenengo elurteak hasi eta ezin egonak gainditu gaitu!!! Asteazken goizerako pirineotan argi-unetxo bat egongo delakoan Iñaki, Txomin da ni behobian batu gara!!!
2013/11/17
2013/09/03
Formiga eta Oscuros de Balced
Aurtengo negun, Luz-en Hodei, Unai, Jone, Agoitz, Aitor, Eguzkiñe, Urko eta Olaizeaz skiaten ibili ginan. Hodeientzako skiateko lehenengo irteeratxu ixango zan da ederto demasin pasa ei ban(datorren urtin osteabe).
Afaloste baten aurten barrankuk etxeko gogo handixakin genbizela kontaten genun de, honeik umik, dana entzun da gero danaz akorda di.
Beraz, Abuztu bukaeran bilboko jaxak dile eta jai dakarrenetik, eune konkreta da Sierra de Guara jun ga!! Eztai zeñek pasa ban hobeto, seme-alabak(HODEI, UNAI DE JONE) edo atxek( Aitor da Urko).
Bañe bueno, ederto pasa genunetik, datorren urtin errepikako dou!! EZTA???
Afaloste baten aurten barrankuk etxeko gogo handixakin genbizela kontaten genun de, honeik umik, dana entzun da gero danaz akorda di.
Beraz, Abuztu bukaeran bilboko jaxak dile eta jai dakarrenetik, eune konkreta da Sierra de Guara jun ga!! Eztai zeñek pasa ban hobeto, seme-alabak(HODEI, UNAI DE JONE) edo atxek( Aitor da Urko).
Bañe bueno, ederto pasa genunetik, datorren urtin errepikako dou!! EZTA???
2013/07/29
Euskal Herriko arroilak...
Konturatu orduko bero eta eguzkiaz nazkatu, eta toki humel eta freskoen bila ibili gara...
Hemen, hain gertu eta horren hurrun dugun Ipar Euskal Herriko arroil (zirizatze, harpea eta phista) batzuen irudiak.
2013/05/28
Ossoue...Azkenengo irteerak???
Asteburu hontan gavarnie inguruan eskiatu dugu, eta hasieratik genituen asmo guztiak, uneoro aldatzen ibili gara. Bi egun zoragarri, denboraldiko azkena izango zelakoan...baina ekainean sartzera goazen hontan badirudi negua betirako izango dugula... jarraitzen duen bitartean gozatzen ahalenginduko gara!!!
Irteerari buruzko informazio gehiago:
http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/
Irteerari buruzko informazio gehiago:
http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/
2013/05/14
Pic de la Gèla, irteera gazi-gozoa...
Larunbatean Mikel, Txomin, Gorka, Idoia eta bostok batu gara. Chapelle d´Heas-etik aterata Pic de la Gèla igo dugu. Irteera polita, lasaia... eta aurten maiz gertatu zaigun bezala, etxekolanez beteta bueltatu gara. Irteerako pena bakarra Gorkaren erorikoa eta bere ligamentuen haustura!! Animo Gorka!!
2013/05/04
Saboredo, val d'aran, maiatzeko hautsa...
Aran-en 3 egun edar pasa ditugu. Maiatzean eta elur hautsean skiatzen! Mila esker Gaiur-eko lagunei proposamen honengaitik eta Saboredo-ko Pepe eta Aritzi aterpean etxean bezela sentiaraztearren.
Saboredoko Pepe eta Aritzek argazki honekin agurtzen gaituzte!! Udaran ez dakit, baina datorren neguan bueltatuko gara!! Mila esker!!
Asteazkeneko jeitsierak |
Saboredoko Pepe eta Aritzek argazki honekin agurtzen gaituzte!! Udaran ez dakit, baina datorren neguan bueltatuko gara!! Mila esker!!
2013/04/10
Aikorriko iparrak...2
Igande hontan (2013-04-07) bezperan leitzan aurkitutako elur guztia ta gero, aizkorriko kanalen bat eskiatzea otu zaigu. Duela hilabete Idoiarekin bertan izan nintzen eta egualdi hobeagoarekin harrapatzeko gogoekin gelditu. Ez dugu sekulako elurrik aurkitu, baina egia esan, aurten gehien asetu nauen irteera izan da!!
Eskerrik asko Komando Kroketari ateratako argazkiengaitik!! Irteeraz jositako web bat dute, pasa zaitez bertatik!! http://www.komandokroketa.org
KOMANDO KROKETAK aitzabal eta aketegiko lepotik ateratako argazkia |
Elorri zuri artean fokak jantzi...
eta harriz jositako bidean gora...
kanaleko zati handiena skiak hanketan genituela igo genuen...
Euskal Herriko iparrak...
Aralar parez pare eta zegama azpian...
Komando Kroketak ateratako beste argazki bat. |
2013/04/06
Basakabi udaberrian...
Larunbat hontan (2013/04/06), goizeko 6 terditan kotxean sartu eta panticosa ingururantz goaz. Badirudi egunak ez digula ezer askorik egiten utziko. Leitzarango autopistan gorantz goazela gurpilak txirristadan hasi dira eta dena geroz eta zuriago...
Egia esan, elurra horren baxu egingo zuenik ez genuen espero, eta horrenbeste...
Leitzako irteera irten eta basakabirantz jo dugu, panticosara beste batean joango gara.
Ia arimarik ez, haizea, elurra, lainoa...egunak okerrera ezin zuen egin!!
Egia esan, elurra horren baxu egingo zuenik ez genuen espero, eta horrenbeste...
Leitzako irteera irten eta basakabirantz jo dugu, panticosara beste batean joango gara.
Ia arimarik ez, haizea, elurra, lainoa...egunak okerrera ezin zuen egin!!
2013/03/19
Aizkorriko iparrak...
Larunbat hontan denboraz justu gabiltza! Eguerdirako kuadrillako konpromiso kultural-gastronomikoak (sagardotegia...) ez digu joku handirik uzten. Ea Idoiari ze kontatzen diodan goizeko 7tan oinez ibiltzen hasteko...
Azkenean beranduxeago baina kanalerantz goaz, eta bezperan zaldibitar batek bidea ireki duela ere badakigu... Kanal erditik aurrera, lorratzak tapatuta daude, bidea irekitzea nekagarri egiten da eta jeisten hasteko ordua geroz eta gertuago. Azkenean 1450mtaraino igo gara, elur hautsa, aldapa, aizkorri, zegama behean...izugarri gustatu zaigu! Bueltatuko gara!
Azkenean beranduxeago baina kanalerantz goaz, eta bezperan zaldibitar batek bidea ireki duela ere badakigu... Kanal erditik aurrera, lorratzak tapatuta daude, bidea irekitzea nekagarri egiten da eta jeisten hasteko ordua geroz eta gertuago. Azkenean 1450mtaraino igo gara, elur hautsa, aldapa, aizkorri, zegama behean...izugarri gustatu zaigu! Bueltatuko gara!
2013/03/13
Basakabi pow pow
Martxoko udatxoa pasa ondoren, negua berriro ere ate joka dugu. Gaur arratsaldean, basakabi inguruan ibili gara, 900mtik pasa gabe elur hau aurkitu dugu!!
Arratsaldeko 5:00tan gorantz!!
ea ze elur topatzen dugun!!
Gorka lanean...
Erraz mugitzen da...
2013/03/06
Larryko bailara...
Kostata ahaztuko zaigu bailara hau. Nahiz eta lehenengo egunean, bidean nahastu, bi egun zoragarri pasa ditugu larryko bailaran. Iparretan hautsa, hegoetan udaberriko elurra, aldapa gogorrak edo suabeak,kanalak, basoa... nahi duenak edozer aurkituko du hemen!! Etxeko lan asko utzi ditugu, beraz, noiz ez dakit baina bueltatuko gara!!
larry-ko bailara from ekain on Vimeo.
2013/02/25
Pic des crampettes-en bueltaka!!
3 egun zoragarri pasa ditugu, coubous-eko lakuan bueltaka!! Touatereko tontorra behin eta crampettes-eko bitan zapaldu dugu. Astelehenean touatere egiten geundela, crampettes bista bistan genuen, eta axierrek eginda ez zuenez, ez genuen aitzakia gehiagorik behar. Hego-ekialdetik igo eta Ipar-ekialdeko korredoretik jeitsi dugu!! Elur hautsa, tenperatura zoragarria, haizerik ez...
...
Lurtet-eko gailurra, joku askorekin... |
Axier |
bezperan jeitsitako crampetteseko iparreko kanal bat... |
2013/02/21
Tuc de Milh eta Sèrra de Hònt Herèda (Val d'Aran, Gaiur)
Azken urteetako ohitura jarraituz, otsaileko (2013-02-16/17) asteburu batean Gaiur-ek antolatzen duen splitboard konzentraziaoa aitzakiatzat hartuta, Val d'Aran-era gerturatu gara. Negu hontako elurteak ikusirik, sorpresarenbat prestatuta edukiko zutelakoan geunden... eta a zer nolakoa gainera!!
Larunbatean Tuc de Milh igo behar omen dugu, eta gero bere hego aurpegitik jeitsi!!
Burutik jota zeudelakoan geunden, baina beste behin ere, ingurua eta bailara oso ondo ezagutzen dutela erakutsi digute!! Elurra egoera oso onetan, inungo mugimendu arrarorik ikusi gabe, igoera ederra...
Igandean bezperan jasotako egurra goxatzeko Sèrra de Hònt Herèda eta Tuc deth Pòrt de Vielha maldetan elur hautsaz gozatu dugu!!
Eskerrik asko han bildutako denei, Gaiur-eko taldeari, eta egon ezinari aurre egin gabe asteazkenean hara gerturatu giñen taldetxoari: Gabi, Kixki eta Elur, Jon eta Iñaki!!! Ea aurtengo neguan berriro batzen garen!!
Gabi
Hego aurpegiari begira...
Hau hemen jarri duenak...
Kixki eta Elur...
Iparraldetik Hegorantz...
2013/02/11
Iturrunburu eta Odiako pagadia...
Aurtengo neguan ohiko bihurtzen ari den bezela, berriro ere gure mendiak elurrez lepo daude. Larunbatean sorogain aldera jo genuen (2013/02/09), guretzan ezezaguna zen ingurura. Eguraldia pixkanaka pixkanaka belzten ari zenez garbien iruditu zitzaigun pala igo genuen. Iturrunburu 1338m. Jeitsiera Odiako erreka zuloraino luzatu eta oraindik gogoz genbiltzanez Odiako pagadian sartu eta beste jeitsiera on bat topatu genuen. Elurra ez zen aurreko igandean topatu genuen bezain arina, baina erraz mugitzen uzten zuen.
Basotik gertu erliebea igartzen dugu
Xabi elurra mugitzen
Gorka Odiako pagadian
Xabi iturrunbururantz...
Basotik gertu erliebea igartzen dugu
Xabi elurra mugitzen
Gorka Odiako pagadian
2013/02/07
Vath d'Aspa...
Larunbateko elurtea ikusirik, bailaraz aldatzea
erabaki genuen. Nerbioutik jeitsi eta zeozer bazkaldu ondoren, Aspa-ko (Aspa Gaskoieraz, Aspe frantsesez) bailararuntz abiatu gara, pirineotako bailararik politenetako batera. Igande goizean Harkaitz(http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/2013/02/pic-tourelles-bois-de-petraoube.html) eta Auzarekin batzekoak gara! Espero genuena baino jende gehiago topatu genuen, baina asko disfrutatu dugu!!
erabaki genuen. Nerbioutik jeitsi eta zeozer bazkaldu ondoren, Aspa-ko (Aspa Gaskoieraz, Aspe frantsesez) bailararuntz abiatu gara, pirineotako bailararik politenetako batera. Igande goizean Harkaitz(http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/2013/02/pic-tourelles-bois-de-petraoube.html) eta Auzarekin batzekoak gara! Espero genuena baino jende gehiago topatu genuen, baina asko disfrutatu dugu!!
2013/02/04
nerbiou poudre
Larunbat (2013/02/02) hontan, eguraldi txarra iragarri zuten eta iganderako ordea ona. Bagenekien eguraldia ez zela izugarrizko bueltarik egiteko modukoa, baina etxean gelditzea ere... Nerbiou aldean ibili ginen eta egin zuen elur guztiarekin goiz pasa polita igaro.
2013/01/22
Col de borderesetik... l'omi agut!!
Igande(2013/01/20) goiz partean, eguraldiak argi-unetxo bat oparituko digulakoan Txomim, Isidro, Harkaitz(http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/) eta laurok col de borderes ingurura gerturatu gara. Bertan l'Omi Agut igo nahi dugu, bart gabean botatako elur hautsaz gozatuaz! Haizeak bere lana egin du, baina goitik beheraino haizetik babesturako maldetan goiz ederra pasa dugu!
l'omi agut from ekain on Vimeo.
Hemen arkaitzek atera zituen argazkiak eta bideoa...
http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/
l'omi agut from ekain on Vimeo.
Hemen arkaitzek atera zituen argazkiak eta bideoa...
http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/
2013/01/17
nahi eta ezin...
Hemen bizitzeak hori du, nahi eta ezin!! 2-3 aste hego haizearikin, eta bapatean metro terditik gora... Astelehen eta asteartean elurra nahiko baju, baina azteazkenean berriz, euria. Gutxienez, goiz ederra pasa degu saioako maldetan!! Ez da gutxi!!
saioa urtarrilean from ekain on Vimeo.
2013/01/07
Neguko udaberrian... pic de barbe
Igande honetan(2013-01-06), astean zehar portalet eta arriouseko bailaretan ibili ondoren, eta ikusirik haizeak ze kalte egin duen, bareges ingurura gerturatu gara. Inguruko klasiko bat egin dugu, igoeran milaka lorratzen gainetik zeta erosoenak bilatuz. Jeitsiera gutxi zapaldutako kanaltxo batetik jeitsi eta eguzkiak berotutako elurretan skiatuz! Ea prebisioak bete eta datorren aste hasierarako iragartzen ari diren eguraldi aldaketa betetzen den!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)