2014/10/14

Ekaitza

Aspaldiko ezagun bati bisita egin diogu, Ekaitza mendiari.
Ez da bizikletan egin diogun lehenengo bisita, eta azkena seguruenik ere ez. Igoera gogorra da baina behin basotik aterata bistak izugarriak dira: ekaitzako zirkoa, artikutza, goizueta zubieta eta iturengo mendiak, aralar,  gipuzkoa eta lapurdiko kosta... zeinek behar du gehiago!!

Mikel, Guillaume eta hirurok batu eta goiz pasa edarra egin dugu. 

Argazki guztiak  Guillaumerenak dira!! Ze erosoa den mendira joan eta kamaraz arduratu gabe ibili beharra!! Mila esker!!

Lehenengo izerdiak botata...

Gerasuko bidean...

Artikutzako mugetarantz!

Horra igo behar gaituk?? bai...

Ekaitzarako bidean, ehiztarien lurretan...

Azkenengo maldak...

Ekaitza-ko tontorrean, haize zazkarra...

Mendieder eta Mendaur... Buztizko leporantz



Bidezidor zoragarria eta bistak... a ze bistak!!!


Arantza-rako bidean, oraindik bada bidezidorrik...

5 iruzkin:

  1. A ze argazkiak Ekain!

    Asteburuan (ortziral eta larunbatean) Ossau aldera joanen naiz seguraski, udazkena pixka bat dastatzera, erraiozu argazkilari bikain horri nirekin etortzeko! Zu ere gonbidatuta zaude noski!!!!

    Ongi segi!

    ErantzunEzabatu
  2. Estebe argazkilaria ezagutzen duzu!! Aspeko txabola baten zeundela ezagutu zenuen!! Gogoratzen?? Gustora joango nintzake ossaura, baina ostiralean lana det... ta astebururako plana ez dugu lotuta... etxeko mendiaetan gelditu ala pirineotara gerturatu!! Baina bueno neguan zeozer egin beharko degu ezta?? Ondo segi

    ErantzunEzabatu
  3. Anonimoa10/19/2014

    Bua!!! Ze leku ederra!! Ta ze kolore bitxi ta politxak!! Hoi Bortziriak dek??? Mendaur parean?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Amaelur! egun hortan argitasun oso polita zeon!! laino beltzak, eguzkia... udazkeneko argi zoragarria!! Bai, Ekaitza bortzirin dago, eta Mendaur parez pare du!! Inguru itzela!!
      Nunbaiten zure argazki bat ikusi dut... eta etorkizunean holako tokiak nori erakutsi baduzu!! Zorionak!

      Ezabatu
  4. Eskerrik asko Jose Luis, interesante blog que leeremos con atención!

    ErantzunEzabatu