2013/01/22

Col de borderesetik... l'omi agut!!

Igande(2013/01/20) goiz partean, eguraldiak argi-unetxo bat oparituko digulakoan Txomim, Isidro, Harkaitz(http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/) eta laurok col de borderes ingurura gerturatu gara. Bertan l'Omi Agut igo nahi dugu, bart gabean botatako elur hautsaz gozatuaz! Haizeak bere lana egin du, baina goitik beheraino haizetik babesturako maldetan goiz ederra pasa dugu!
 
l'omi agut from ekain on Vimeo.
Hemen arkaitzek atera zituen argazkiak eta bideoa...

http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/

2013/01/17

nahi eta ezin...

Hemen bizitzeak hori du, nahi eta ezin!! 2-3 aste hego haizearikin, eta bapatean metro terditik gora... Astelehen eta asteartean elurra nahiko baju, baina azteazkenean berriz, euria. Gutxienez, goiz ederra pasa degu saioako maldetan!! Ez da gutxi!!

saioa urtarrilean from ekain on Vimeo.

2013/01/07

Neguko udaberrian... pic de barbe

Igande honetan(2013-01-06), astean zehar portalet eta arriouseko bailaretan ibili ondoren, eta ikusirik haizeak ze kalte egin duen, bareges ingurura gerturatu gara. Inguruko klasiko bat egin dugu, igoeran milaka lorratzen gainetik zeta erosoenak bilatuz. Jeitsiera gutxi zapaldutako kanaltxo batetik jeitsi eta eguzkiak berotutako elurretan skiatuz! Ea prebisioak bete eta datorren aste hasierarako iragartzen ari diren eguraldi aldaketa betetzen den!!