Pare bat urte badira katu oinak jantzi ez ditugula, baina duela aste pare bat
eskalatzen blogean etxetik gertu genuen ertz baten informazioa ikusi genuen... eta eskalatzeko arra sortu!
Ertz hau eskalatzeko (irailetik abendura, baimendua) garaia ondo aukeratu behar da. Ipar/ipar ekiladera orientatuta dago eta gainera itsas ertzean. Beraz hego-haize garai luzeak aukeratu behar!!
Hemen
krokisa:
|
Zenokozuloa eta Platako faroia.
Gokyoko ertza bistan |
|
Eskerrak marea jeisten ari den... |
|
Bloke handi hau erreferentzitzat hartu, eta bidea bertatik hasten da. |
|
Lehenengo bilgunea non egongo den begira... |
|
Lehenengo luzean (50 m) bi txapa daude, beraz zer edo zer sartzea komeni! |
|
Zatirik zikinena luze honek du... |
|
Itsasoa harro dago... |
|
2.luzean... |
|
Altura hartzen goaz. |
|
Jaizkibelgo labarrak atzean... |
|
3.luzea, bide guztiko pausorik zailenean 5c(5a-A0). |
|
Eguzkitan ze ondo egoten den!! |
|
Atzean Puntaseko pareta (Lubizia izan du) |
|
Eskubian itzaletan Zenokozuloa, ezkerrean Puntak, San Juan aldera Kalaburtza eta kantina.
Goian ezkerretara Jaizkibel eta erdi erdian Aiako harriak eta segidan Bianditz inguruak. |