2014/03/31

Sállir (Kvaloya) baleen uhartea...

Bi aste pasa ditugu Norbegia iparraldean. Lehenengo astean Kvaloya (samieraz Sállir,baleen uhartea)  inguruan ibili gara. Inguru zoragarria, elur ezin hobea... eta eguraldiak lagunduz gainera... ezin gehiago eskatu! Pd: Linda eta Raul, eskerrik asko etxean bezala sentiaraztearren!!


Kvaloya (Sállir)- Baleen uhartea from ekain on Vimeo.

2014/03/25

Lyngen

Tromsotik ekialderantz mugitu gara. Haizea nahi eran dabil... gabero elur malutak ikusten ditugu, eta egunero elur aldakorra aurkitzen ari gara!! Ia azken txanpa hontan eguraldiak errespetatzen gaituen!!

azkenean ikusi ditugu...

Sofiatinden-erako bidean elur aldakorrak...
Maldan zuzen zuenen sartuta...

Goalborri

Rund-fjellet-era bidean bezperako haizeen ondorioak ikustera...

Haizeak landutako elurrak topatu ditugu...


Bistengaitik bada ere inguruak balio du!!



2014/03/21

Kvaloya

Tromsotik ipar-mendebaldera dagoen lurralde zoragarri hontan gabiltza... inguruak, etorri aurretik ikusitako argazkiak gainditu ditu  ...
Eguraldiak laguntzen digunean ahalik eta gehien aprobetxatuz... elur gutxiko urte hontan... samien lurraldeko hautsa topatu dugu!!! 
Ea datorren asterako Lyngenek zer erakusten digun!!

Iñaki Kixki eta Jon  Brosmetind-erako iristen,

Svarthamart-erako bidean, eguraldi ona iragarritako egun batean...

Brosmetind atzean utzi eta Sortinden-go maldetan...

Sessoyfjorden fiordoa

Sortinden, Mellomtinden eta Tromtinden ezkerretik eskubira...


Storstolpan... igoera eta jeitsiera bikaina!

2014/03/11

2014-ko Splitboard konzentrazioa (GAIUR), Val d'Aran

Aurten, bi 3 asteburuko atzerapenarekin, baina azkenean badirudi konzentrazioa egiteko baldintzak egongo direla. 
Vielhako tunelaren bi aldeetan ibili gara, batean Sarrahèra inguruan eta bestean Talladako maldetan.
Urtero bezela eskerrak eman behar Javi, Nelson, Bata, Iñaki eta  han bildutako guztiei. 
Entrenamendu polita, norbegiara gogo biziz joateko!!

sarrahèra-tuc de la tallada from ekain on Vimeo.