Aste hontan azkenean negua etxeraino gerturatu zaigu... eta aste osoan zehar lanetik korrika aterata inguruko mendietan eskiatzen ibili gara.
Larunbat hontarako goizean argiunea iragartzen zuten eta elur kantitateak ikusirik aizkorri aldera gerturatu gara! Kanal haundi zuzeneko igoera zein jeitsiera markez beteta zegoen.
Igoerako bidea aprobetxuz tontorra egin eta kanal haundi normaletik jeitsi ... pala osoa guretzat, inongo ski edo oinezko markarik gabe eta gainera elur hautsarekin!! Ezin gehiago eskatu!!
|
Bagoaz poliki poliki |
|
Eguraldi zoragarria eta... uste baino elur hobea... |
|
Kanal haundi zuzena... ederki gozatu dute batzuk!! |
|
Kanalaren goikaldean... |
|
Zegama, aralar... |
|
Tontorretik gertu. |
|
Ez pentsatu horrenbeste!!! |
|
Elur ere hautsetan gozatzen!! |
|
Dena guretzat!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina