2012/06/19

Pene sarriere

Ez gara oso eskalatzaile abilak, eta aurtengo urtean iñoiz baino gutxiago, baina duela urtebete gouretteko ski estazioan arista erraz baina aereo baten bideoa ikusi genuen. Hara joateko gomuta, buruan bueltaka izan dugu, eta larunbat hontan burutu dugun arte!!
Ertzaren hasiera benetan zorrotza da, eta nahiz eta pixkanaka pixkanaka zorroztasun hori galdu, gero datorren eskalada zatiak giro aparta mantentzen du!! Gradu gutxi dugunontzako bide polita!!!
Bideoa:

 

Krokisa.



Eskubitik hasten da...



Ondo berotzeko







2012/06/11

siresa-ko arroila

Lankide bat ezkontzen zaigula eta, jaka aldera asteburu pasa jo dugu!! Larunbatean tajuzko zerbait egin nahi dugu, alperkerian egoteko arratsalde gauak izango ditugu eta!! Siresa-ko arroilera gerturatu gara!! Arroil erreza, irekia, eta toboganez josia!!!

bideoa:
 

arroila hasi aurretik...
 

ekipoa A!!
 

lasaituta!


Aupa hi!!



2012/06/03

Gorgol-go arroila

Pirineotara hilabete gerturatu gabe egon ondoren, ekaineko lehenengo asteburuan,(2012/06/02) aukeratxo bat izan dugu! Gorgol-go arroila jeitsi dugu, motza baina polita!! Kotxea aparkatu, eta betato-ko pagadi ederretik gora 20-25 minututan arroilaren hasierara iritsi gara! Tobogan, salto eta rapel batzuk egin ondoren, ordubete eskasean kotxean gaude!!