2013/04/10

Aikorriko iparrak...2

Igande hontan (2013-04-07) bezperan leitzan aurkitutako elur guztia ta gero, aizkorriko kanalen bat eskiatzea otu zaigu. Duela hilabete Idoiarekin bertan izan nintzen eta egualdi hobeagoarekin harrapatzeko gogoekin gelditu. Ez dugu sekulako elurrik aurkitu, baina egia esan, aurten gehien asetu nauen irteera izan da!! 

Eskerrik asko Komando Kroketari ateratako argazkiengaitik!! Irteeraz jositako web bat dute, pasa zaitez bertatik!! http://www.komandokroketa.org

KOMANDO KROKETAK aitzabal eta aketegiko lepotik ateratako argazkia







Elorri zuri artean fokak jantzi...
                             
                                                        eta harriz jositako bidean gora...


                                kanaleko zati handiena skiak hanketan genituela igo genuen...


                                                               Euskal Herriko iparrak...




Aralar parez pare eta zegama azpian...




Komando Kroketak ateratako beste argazki bat.

2013/04/06

Basakabi udaberrian...

Larunbat hontan (2013/04/06), goizeko 6 terditan kotxean sartu eta panticosa ingururantz goaz. Badirudi egunak ez digula ezer askorik egiten utziko. Leitzarango autopistan gorantz goazela gurpilak txirristadan hasi dira eta dena  geroz eta zuriago...
Egia esan, elurra horren baxu egingo zuenik ez genuen espero, eta horrenbeste...
Leitzako irteera irten eta basakabirantz jo dugu, panticosara beste batean joango gara.
Ia arimarik ez, haizea, elurra, lainoa...egunak okerrera ezin zuen egin!!