Aupa!! Ostiral hontan gure mendietan elurra zegoela ikusirik, saioa aldera jo nuen!! Ez da munduko eskiadarik onena izan, baña bueno, etxetik ordubete eskasera eskiatzeak bere xarma du!
2012/02/28
2012/02/26
splitboard pene blanque
Larunbatean (2012-02-18)Zarauzko Jon eta debako Harkaitzekin(www.arnutz.com)pene blanquera jo genuen. Aurreko astebukaeran, split konzentrazioan beraiekin ibili nintzen eta pene blanque egiteko asmoa zutela eta goizeko 9tan baregeseko parkinean elkartu giñen.
Gure sorpresarako ez zebilen jende asko, eta bidea zabalduta genuenez, igoera eroso bat izan genuen, col de onceteraino bai behintzat! Col de onceten jon eta harkaitzen ez jarraitzea erabaki zuten, elurra transformatuko zela eta!Guk ordea gora jo genuen. Beherakoan elur hautsa topatu genuen, nahiz eta tenperatura epelengaitik pixu pixkat hartzen hasi egon.
Kotxera iristen geundela Carlosekin topatu ginen, igoeran atzean utzi genuen agurea...zenbat urte izango zituen... 81 URTE, eta mendian skiatzen!! Urte askoan jarrai dezala eta ia guk ere zorte hori dugun!!
ea gustatzen zaizuen

2012/02/21
hautacam...
Asteburu honetan, pirineo frantziarrean ibili gara. larunbatean pene blanque eta igandean crete de la pegue igo genituen. Astelehenean berriz hautacam inguruan ibili ginen! Inguruari joku asko ikusi genion, eta asko gustatu zitzaigun! Hemen astelehen horretako bideoa!
2012/02/14
Splitboard Tuc de Monges eta Tossau de Mar (GAIUR, Val d'Aran)
Otsailaren 11-12an Val d'Aranen ibili gara. Oraingo hontan Gaiur-ek antolatutako splitboard kozentrazioan! 12 bat lagunek astebukaera Restancako aterpetxean pasa genuen! Tenperatura hotzak(-18C) eta haize boladek ez zuten astebukaera izorratu!
Hemen bideoa eta argazki batzuk!!
Larunbatean Tuc de monges ingurura igotzen...
Astean zehar haizeak elur asko mugitu zuen, eta lehenengo jeitsieran ez genuen asmatu, 2-3 jeitsieretan bai!
Harkaitz kanalean sartzen!!
Jon, Harkaitz eta hirurok kanaletik atera ondoren...
Igandean berriz, Tossau de Mar ingurua aukeratu genuen!
Tossau de Mar-go lepora iristen!
Iñaki gozatzen...

2012/02/05
pic d'ayre ingurua...
Asteburu hontarako, hotz eta elurte handiak iragarrita zeuden. Elur-jauzi arriskua 4an zegoela eta, basoan skiatzea pentsatu genuen. Larunbatean sorpresaz eguzkitan, da igandean elurpean!! Hemen bideoa eta argazki batzuk!!
Bareges herritik atera berritan!! dena zuri!!!
Pic d'Ayre inguruko basoan...
Igandean, mendian gorantz gindoazela, gure inguruko malda elurtuetan arrakalak sortzen genituela ikusi genuen! Babesa bilatu eta kotxerantz jo genuen, elur-hautsetan skiatuz!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)