2014/02/27

Vath d'Aspa(3): Col de Saoubathou par le Puits d'Arious

Larunbateko egun zoragarriaren ondoren, igandean Guillaumerekin batu ginen.


Lhers inguruak mapan oso ondo ezagutzen ditugu, baina fisikoki ez, ez bait gara sekula egon.


Gaurko planak ez du inongo misteriorik, bailaran gora abiatu eta pixkat igotakoan gehien gustatzen zaigun malda aukeratu.

Skiada polita, lagun onekin, bailara lasaiean, eta gainera eguzkiarekin... Nik behintzat ez dut gehiago behar!!





Argazki guztiak Guillaumek ateratakoak dira. Mila esker!! Azkenean sinistu egingo dugu!!


  https://picasaweb.google.com/guillaume.pepy


Hurrengo irteera baterako helburuak...

Igoera guztian elur eta belarraren kontraste nabarmenekin... 

Inguruetako jabeak

Lepo horretara iritsi eta tximeleta batek ongi etorria eman zigun, udaberria hemen denaren seinale...

Gozatzen...

Elur gogorra 5-10 zmko hauts geruzarekin...

2014/02/24

Vath d´Aspa (2): Billare-ko maldetan...

Bailara hau geroz eta gehiago gustatzen zaigunez, bertan asteburu bat pasatzea otu zaigu. Gainera, badirudi, aspaldiko partez eguraldi ona suertatuko zaigula.
Geroz eta udaberri tankera gehiago hartzen ari den negu honetan, elur jauzi arriskua 2an dago, eta ostegun eta ostiralean botatako 5na zentimetroek arrisku hori ez dute aldatuko.
Billareko maldek, mapetan behintzat haizearengandik nahiko babestuak dirudite, eta zorte pixkatekin elur hauts hori aurkituko dugu.
Azkenean, kostata, gorengo lepora iritsi gara eta tontorra eginaz hustu beharrean transizioa egin eta Le Billareko pala edarraz gozatu dugu!!



Le Billare from ekain on Vimeo.

2014/02/13

Vath d'Aspa (1): Basaoilarraren eremuetan...

Berriro ere, badirudi aste honetan skiatzeko egun on bakarra aste-egun buru zurian suertatuko zaigula.

Parte guztiek elur jauzi arriskua altu jartzen dute... eta gainera, gauzak errazteko, iso 0-a eguerdirako altu.

Aspako bailarara gerturatu gara, iazko oroitzapen onak ditugu buruan eta... orduan gertatu zitzaigun bezela, etxera, irribarretsu !!


Basaoilarraren eremuetan ibili gara... eta hura ez uxatzen ahaleginak egin ditugu!!


Merci beaucoup Guillaume. La prochaine quand vous voulez!




Vath d'Aspa: Basaoilarraren eremuetan... from ekain on Vimeo.



Argazki guztiak Guillaume-ek ateratakoak dira. Bere argazki gehiago ikusi nahi baldin badituzue, lotura hontan sar zaitezte:                          
                                                   http://www.guillaumepepy.com/
                                         https://picasaweb.google.com/guillaume.pepy











2014/02/11

Foratulas-eko basoa...

Bazire urte batzuk baso honetan skiatzeko gomuta genuela... baina  astebukaera zela, edo isoa gora igoko zela... beti aitzakirenbat genuen...

Pasa den asteazkenean (2104/02/05) animatu giñen. Elur berria dezente, lainotua...
ta azkenean berriz ere uste genuena gertatu zen... SW ko haize hauekin isoa gora ta skiatzeko komeriak... elur sakona, motela... Halanda ere egun polita pasa genuen!!

Bideoa Iñakik grabatua eta editatua da. Ni alperkerian ibili nintzen!!!


BOSQUE DEL FORATULAS from kako916@hotmail.com on Vimeo.

2014/02/07

Val d'Araneko lagunak...HIL DA JAINKOA

Datorren Otsailaren 15-16an Val d'Aranen Gaiur-ek antolatutako urteroko splitboard konzentrazioa burutuko da...eta urtero bezala bertako lagunak ez daude geldirik!!
Batak egindako bideo bat enlazatzen dizuet!!
Eskerrik asko Iñaki eta Bata!!! HIL DA JAINKOA!!






2014/02/03

Artesiaga...

Aurten ere Artesiagako urteroko zitari ezin hutsik egin!! topatu genuen elurra ikusirik gustora bueltatu giñen etxera!! (bezperan euria gogotik ari zuen)


artesiaga from ekain on Vimeo.