Larunbatean Tuc de Milh igo behar omen dugu, eta gero bere hego aurpegitik jeitsi!!
Burutik jota zeudelakoan geunden, baina beste behin ere, ingurua eta bailara oso ondo ezagutzen dutela erakutsi digute!! Elurra egoera oso onetan, inungo mugimendu arrarorik ikusi gabe, igoera ederra...
Igandean bezperan jasotako egurra goxatzeko Sèrra de Hònt Herèda eta Tuc deth Pòrt de Vielha maldetan elur hautsaz gozatu dugu!!
Eskerrik asko han bildutako denei, Gaiur-eko taldeari, eta egon ezinari aurre egin gabe asteazkenean hara gerturatu giñen taldetxoari: Gabi, Kixki eta Elur, Jon eta Iñaki!!! Ea aurtengo neguan berriro batzen garen!!
Gabi
Hego aurpegiari begira...
Hau hemen jarri duenak...
Kixki eta Elur...
Iparraldetik Hegorantz...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina