2013/12/16

La Bonida Mendebaldetik

Larunbateko Soulor inguruan noraezean ibili ondoren igandean (2013/12/15) helburu finkorik gabe Aoubeko bailaran sartu gara. La bonida inguruak ez du itxura oso onik, elur jauziak erorita, elurra ez dago uniforme... baina bailaran gorantz nolako erromeria datorren ikusita La Bonidako hego-mendebaldeko igoeran sartu gara.
La Bonidako lepora iritsi aurretik mendebaldeko maldetan elurra oso itxura onarekin dagoela iruditzen zaigu. Aoubeko Plateaura zuzenean jeitsi gara itzaletan dauden mendebaldeko maldetatik, elur hautsa topatuaz!!


la bonida from ekain on Vimeo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat