Parteak irakurri eta irakurri, eta ez dugu esperantza handirik. Elur maila 1200-2000 inguruan dantzan ibili da eta zegoen elur gutxi hori humelduta omen dago!! Baña bueno, azkenengo partea irakurri eta bezperako elurtea 1400mra bota duela dio! Gaurkoan (2012/04/07) aspeko bailarara goaz. Portaleteko muga pasa eta frantzirantz jeitsi ondoren para-abalantxasaren ondoan aparkatu eta ourade aldera abiatu gara! Basoan ez dugu bide argirik topatu, noraezean ibili gara, eta fokeatzeko elurra topatu dugunean, a ze sorpresa!! Elur hautsa, eta ez 10zm... Gorantz goazela, elur bota berria uste genuena baino gehiago da eta bailaran dauden elur jauziak ikusita, 2300m-tan dagoen ertz batean gure igoera amaitutzat jo dugu. Bertatik basoraino malda guztia hautsez, guretzat... eskerrak elurrik ez dagoela!!
A ze hauts puxka hartu dozutena... Ezinhobea!! Zorionak Ekain! Bideo ederra ere bai.
ErantzunEzabatuVaya polvorón mas rico que pillasteis...
ErantzunEzabatuUn saludo y a seguir disfrutando.