2012/02/26

splitboard pene blanque

Larunbatean (2012-02-18)Zarauzko Jon eta debako Harkaitzekin(www.arnutz.com)pene blanquera jo genuen. Aurreko astebukaeran, split konzentrazioan beraiekin ibili nintzen eta pene blanque egiteko asmoa zutela eta goizeko 9tan baregeseko parkinean elkartu giñen.
Gure sorpresarako ez zebilen jende asko, eta bidea zabalduta genuenez, igoera eroso bat izan genuen, col de onceteraino bai behintzat! Col de onceten jon eta harkaitzen ez jarraitzea erabaki zuten, elurra transformatuko zela eta!Guk ordea gora jo genuen. Beherakoan elur hautsa topatu genuen, nahiz eta tenperatura epelengaitik pixu pixkat hartzen hasi egon.
Kotxera iristen geundela Carlosekin topatu ginen, igoeran atzean utzi genuen agurea...zenbat urte izango zituen... 81 URTE, eta mendian skiatzen!! Urte askoan jarrai dezala eta ia guk ere zorte hori dugun!!

ea gustatzen zaizuen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina