2014/05/26

Diablozulo -ko arroila ( ixostia)

Astean zehar gurean ez du euri gehiegirik egin, baina badirudi pirineoan eta batez ere hegoaldean dezente bota duela. Gure lehenengo asmoa zuberoako arroilen bat egitea zen, baina igandeko eguraldi txarra iragartzen dutenez, gertuago dugun arroil batera joan gara. 
Eguraldi txarrak eta euritzak arazo gehiegirik sortzen ez duen arroil bat aukeratu dugu... soka motxilatik ateratzen dugun unetik ia ia ez da ezertarako motxilara bueltatzen...
Sokekin jolasteko, eta orapiloak gogorarazteko arroil polita da Ixostiako hau!!


diablozulo- ixostia from ekain on Vimeo.

2014/05/15

Norway 2014

Ze esan Norbegiari buruz... usteak ezerezean utzi dizkigu eta inguruak zur eta lur utzi!! Munduan paradisurik badago... hau izan daiteke!
 Blog hontan bidaiako bi bideo jarri genituen... baina aste hontan bertan, Jonek, egindako bideo-muntaia pasa digu...

 PANTAILA HANDITU, HD-ri KLIK eta GOZATU!! 

 

Guri behintzat bideo honek oilo-ipurdia sortzen digu!! 2015... ez dugu hutsik egingo!!

2014/05/12

Artazul -go arroila

Badakigu pirineotan oraindik elurra dagoela, baina eguerdietan eguzkiak nola jotzen duen ikusita  pirineotara gerturatzeko nahiko nagituta gabiltza!
Aurtengo gure lehenengo arroila egin dugu: Artazul
Ez zeraman ur gehiegirik, eta talde handiak aurkitu ditugu, baina halan da ere asko gustatuko zaigu. (Arroileko parkinean ezagutu genituen Peña luro mendi taldeko Kantabroekin egin genuen, eskerrik asko!   http://www.penaluro.blogspot.com.es/)
Etxetik gertu, ondo formatua, salto txirrista eta rapel edarrak... zeinek behar du gehiago.



artazul from ekain on Vimeo.

2014/04/21

Soum de Labassa


Aste santu honetako hasierako egunetan badirudi eguraldiak zer edo zer egiteko aukera utziko digula. Pirineotan skiatu gabe... hilabete daramagu... elurra ze mailatan dagoen eta ze kalitaterekin aurkituko dugun ere oso argi ez daukagu, bueno bai, hautsa topatzea kostatuko zaigula... beraz duda askorik gabe udaberriko balditzen bila ibili gara.
Zenbat aukera dauden Gavarnie inguru honetan...
Gavarnie


Soum de labassa from ekain on Vimeo.

2014/04/10

Lyngen...zoragarria!!

Tromson astebete pasa ondoren, hurrengo astea Lyngenen pasa genuen. Eguraldiak ez zigun gehiegirik lagundu, eta nahiz eta egun gehienetan zerbait egin hurrengo batean bueltatzeko aitzaki edarrakin geratu gara!!! A ze paradisua!!

Lyngen from ekain on Vimeo.


2014/03/31

Sállir (Kvaloya) baleen uhartea...

Bi aste pasa ditugu Norbegia iparraldean. Lehenengo astean Kvaloya (samieraz Sállir,baleen uhartea)  inguruan ibili gara. Inguru zoragarria, elur ezin hobea... eta eguraldiak lagunduz gainera... ezin gehiago eskatu! Pd: Linda eta Raul, eskerrik asko etxean bezala sentiaraztearren!!


Kvaloya (Sállir)- Baleen uhartea from ekain on Vimeo.

2014/03/25

Lyngen

Tromsotik ekialderantz mugitu gara. Haizea nahi eran dabil... gabero elur malutak ikusten ditugu, eta egunero elur aldakorra aurkitzen ari gara!! Ia azken txanpa hontan eguraldiak errespetatzen gaituen!!

azkenean ikusi ditugu...

Sofiatinden-erako bidean elur aldakorrak...
Maldan zuzen zuenen sartuta...

Goalborri

Rund-fjellet-era bidean bezperako haizeen ondorioak ikustera...

Haizeak landutako elurrak topatu ditugu...


Bistengaitik bada ere inguruak balio du!!