Konturatu orduko bero eta eguzkiaz nazkatu, eta toki humel eta freskoen bila ibili gara...
Hemen, hain gertu eta horren hurrun dugun Ipar Euskal Herriko arroil (zirizatze, harpea eta phista) batzuen irudiak.
2013/07/29
2013/05/28
Ossoue...Azkenengo irteerak???
Asteburu hontan gavarnie inguruan eskiatu dugu, eta hasieratik genituen asmo guztiak, uneoro aldatzen ibili gara. Bi egun zoragarri, denboraldiko azkena izango zelakoan...baina ekainean sartzera goazen hontan badirudi negua betirako izango dugula... jarraitzen duen bitartean gozatzen ahalenginduko gara!!!
Irteerari buruzko informazio gehiago:
http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/
Irteerari buruzko informazio gehiago:
http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/
2013/05/14
Pic de la Gèla, irteera gazi-gozoa...
Larunbatean Mikel, Txomin, Gorka, Idoia eta bostok batu gara. Chapelle d´Heas-etik aterata Pic de la Gèla igo dugu. Irteera polita, lasaia... eta aurten maiz gertatu zaigun bezala, etxekolanez beteta bueltatu gara. Irteerako pena bakarra Gorkaren erorikoa eta bere ligamentuen haustura!! Animo Gorka!!
2013/05/04
Saboredo, val d'aran, maiatzeko hautsa...
Aran-en 3 egun edar pasa ditugu. Maiatzean eta elur hautsean skiatzen! Mila esker Gaiur-eko lagunei proposamen honengaitik eta Saboredo-ko Pepe eta Aritzi aterpean etxean bezela sentiaraztearren.
Saboredoko Pepe eta Aritzek argazki honekin agurtzen gaituzte!! Udaran ez dakit, baina datorren neguan bueltatuko gara!! Mila esker!!
| Asteazkeneko jeitsierak |
Saboredoko Pepe eta Aritzek argazki honekin agurtzen gaituzte!! Udaran ez dakit, baina datorren neguan bueltatuko gara!! Mila esker!!
2013/04/10
Aikorriko iparrak...2
Igande hontan (2013-04-07) bezperan leitzan aurkitutako elur guztia ta gero, aizkorriko kanalen bat eskiatzea otu zaigu. Duela hilabete Idoiarekin bertan izan nintzen eta egualdi hobeagoarekin harrapatzeko gogoekin gelditu. Ez dugu sekulako elurrik aurkitu, baina egia esan, aurten gehien asetu nauen irteera izan da!!
Eskerrik asko Komando Kroketari ateratako argazkiengaitik!! Irteeraz jositako web bat dute, pasa zaitez bertatik!! http://www.komandokroketa.org
![]() |
| KOMANDO KROKETAK aitzabal eta aketegiko lepotik ateratako argazkia |
Elorri zuri artean fokak jantzi...
eta harriz jositako bidean gora...
kanaleko zati handiena skiak hanketan genituela igo genuen...
Euskal Herriko iparrak...
Aralar parez pare eta zegama azpian...
![]() |
| Komando Kroketak ateratako beste argazki bat. |
2013/04/06
Basakabi udaberrian...
Larunbat hontan (2013/04/06), goizeko 6 terditan kotxean sartu eta panticosa ingururantz goaz. Badirudi egunak ez digula ezer askorik egiten utziko. Leitzarango autopistan gorantz goazela gurpilak txirristadan hasi dira eta dena geroz eta zuriago...
Egia esan, elurra horren baxu egingo zuenik ez genuen espero, eta horrenbeste...
Leitzako irteera irten eta basakabirantz jo dugu, panticosara beste batean joango gara.
Ia arimarik ez, haizea, elurra, lainoa...egunak okerrera ezin zuen egin!!

2013/03/19
Aizkorriko iparrak...
Larunbat hontan denboraz justu gabiltza! Eguerdirako kuadrillako konpromiso kultural-gastronomikoak (sagardotegia...) ez digu joku handirik uzten. Ea Idoiari ze kontatzen diodan goizeko 7tan oinez ibiltzen hasteko...
Azkenean beranduxeago baina kanalerantz goaz, eta bezperan zaldibitar batek bidea ireki duela ere badakigu... Kanal erditik aurrera, lorratzak tapatuta daude, bidea irekitzea nekagarri egiten da eta jeisten hasteko ordua geroz eta gertuago. Azkenean 1450mtaraino igo gara, elur hautsa, aldapa, aizkorri, zegama behean...izugarri gustatu zaigu! Bueltatuko gara!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

.jpg)
+2013.jpg)