2013/01/17

nahi eta ezin...

Hemen bizitzeak hori du, nahi eta ezin!! 2-3 aste hego haizearikin, eta bapatean metro terditik gora... Astelehen eta asteartean elurra nahiko baju, baina azteazkenean berriz, euria. Gutxienez, goiz ederra pasa degu saioako maldetan!! Ez da gutxi!!

saioa urtarrilean from ekain on Vimeo.

2013/01/07

Neguko udaberrian... pic de barbe

Igande honetan(2013-01-06), astean zehar portalet eta arriouseko bailaretan ibili ondoren, eta ikusirik haizeak ze kalte egin duen, bareges ingurura gerturatu gara. Inguruko klasiko bat egin dugu, igoeran milaka lorratzen gainetik zeta erosoenak bilatuz. Jeitsiera gutxi zapaldutako kanaltxo batetik jeitsi eta eguzkiak berotutako elurretan skiatuz! Ea prebisioak bete eta datorren aste hasierarako iragartzen ari diren eguraldi aldaketa betetzen den!!

2012/12/10

abenduko zubia...

Udazkena amaitzear dela, neguak bere ongi etorria eman digu. Elurra maila baxuetan egin du (900m-ra) eta tenperaturak hotzak izan dira. Ia benetan negua iritsi eta garaian garaikoa egiten duen!! Ostegunetik igandera val d'aranen skiatzeko aukera izan dugu. Irteera guztiak ez dira nahi bezela atera, baina gutxienez bi egun on izan ditugu. Horrekin konformatu behar!!




                                                          Cap des clòsos ingurura iristen



Tuc d'horno-ko pistan



Montpius-eko pista amaitezinean



Cabana deth pontet-etik Tuc deth port de Vielha



Bòsc de sasplans atzean...



Bagerguetik atera, eta eguzkitan Sèrra de Pèdescauç-ko ertzen bat



...



Axier eta Iker



Axier lanean



Bagergue behean utzi dugu



Lepora iristen






2012/12/03

aralarren...uzkuiti!!

Ostiral arratsaldean argi genuen,larunbatean skiatzera joango ginela, baina nora?? erronkari aldera?? baztanera?? Aralarren nahiko elur egongo al da?? Aralarren eskiatzeko gogoa genuen, baina baldintzak zeintzuk ziren jakin gabe, baztan alderako asmoak indarra hartzen zuen. Azkeneko orduan blog baten (www.goikogaina.blogspot.com) aralarreko irteera baten argazkiak ikusi genituen arte! Bidea zein zen argitu, eta han ibili ginen gora eta behera uzkuitiko maldetan! Egun eguzkitsua eta haizetsua ere bai, baina gustuko aldapan...

uzkuiti... from ekain on Vimeo.

2012/12/01

baztango mendiak... saioa!

Gaur eguerdian (2012/11/30) arratsaldea jai izanda, saioa aldera gerturatu naiz!! Hego haizeak agindu duen udazken hontan elurra 800 bat metrora jeitsi da eta artesiagako lepoa kotxez beteta dago!! Haizea bere lanetan dabil eta babestutako bideetan elur hautsas gozatu dugu! Hau plazerra etxetik ordubetera eskiatzea!! Lehenengo igoera bakarrik egin dut, bigarrenean berriz, mendiakeko fujirekin!!(http://mendieskia-fuji.blogspot.com.es/) Fuji eskiada gehiago egin beharko ditugu eh!! Ia negu ona suertatzen zaigun!!!

2012/09/24

Aigueta de barbaruens eta boca del infierno-ko arroilak

Pasa den astean, benasque eta hechoko bailaretan ibili gara. Eguraldi zoragarriak lagunduta udazkeneteko egun epeletan, ur gutxirekin datozen arroiletan ibili gara!! Beste egunetan ordea mendiko bizikletarekin!! Aigüeta de barbaruenseko eta boca del infiernoko arroilen irudiak nahasiak daude. Musika: bizardunak- 500 urte

2012/07/01

gorges de soussouéou

Aurreko igandean (2012/06/24), kuadrilla osoa soussouéouko arroila jeisten ibili ginen!! Arroila ez da batere itxia, baina salto eta tobogan politak ditu!! Oso gomendagarria