2015/03/09

Aiguamòg (Val d'Aran)

    Gure oporraldia iritsi aurretik aurtengo neguan bisitatu gabe genuen Val d'Aranera gerturatu gara!

    Elur kondizio onak daude, elur jauzi maila 2an, eta isoa altutxo. Kondizio hauetan itzaletako maldetan begiradatxoa botatzeak merezi du, eta gustorik aurkitu ezean eguzkitara joateko aukera izango dugu.

Malh Blan-keko aurpegi eguzkitsua...
     Lehenengo egunean Tuc dera Salana igo genuen eta bigarrenean Malh Blanc. Bi egunetan ez gara iñorekin gurutzatu (Salanako tontorrean ezik...) igoera eta jeitsiera guztiak bakardadean egin ditugu!!    
     Aaahhh eta elurra... ba denetik topatu dugu baina orokorrean elur ona, udaberrikoa eta hautsa!!


Aiguamòg (Val d'Aran) from ekain on Vimeo.

Cóth de Sendrosa

Malh Blanc-eko aristan

Tontorrean kanalei begira...

Atzean Aneto-Maladetas...

Tuc dera Salanako tontorra

Còth de Sendrosa atzean utzita


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat