Kvaloya (Sállir)- Baleen uhartea from ekain on Vimeo.
2014/03/31
Sállir (Kvaloya) baleen uhartea...
Bi aste pasa ditugu Norbegia iparraldean. Lehenengo astean Kvaloya (samieraz Sállir,baleen uhartea) inguruan ibili gara. Inguru zoragarria, elur ezin hobea... eta eguraldiak lagunduz gainera... ezin gehiago eskatu!
Pd: Linda eta Raul, eskerrik asko etxean bezala sentiaraztearren!!
2014/03/25
Lyngen
Tromsotik ekialderantz mugitu gara. Haizea nahi eran dabil... gabero elur malutak ikusten ditugu, eta egunero elur aldakorra aurkitzen ari gara!! Ia azken txanpa hontan eguraldiak errespetatzen gaituen!!
| azkenean ikusi ditugu... |
| Sofiatinden-erako bidean elur aldakorrak... |
| Maldan zuzen zuenen sartuta... |
| Goalborri |
| Rund-fjellet-era bidean bezperako haizeen ondorioak ikustera... |
| Haizeak landutako elurrak topatu ditugu... |
| Bistengaitik bada ere inguruak balio du!! |
2014/03/21
Kvaloya
Tromsotik ipar-mendebaldera dagoen lurralde zoragarri hontan gabiltza... inguruak, etorri aurretik ikusitako argazkiak gainditu ditu ...
Eguraldiak laguntzen digunean ahalik eta gehien aprobetxatuz... elur gutxiko urte hontan... samien lurraldeko hautsa topatu dugu!!!
Ea datorren asterako Lyngenek zer erakusten digun!!
| Iñaki Kixki eta Jon Brosmetind-erako iristen, |
| Svarthamart-erako bidean, eguraldi ona iragarritako egun batean... |
| Brosmetind atzean utzi eta Sortinden-go maldetan... |
| Sessoyfjorden fiordoa |
| Sortinden, Mellomtinden eta Tromtinden ezkerretik eskubira... |
| Storstolpan... igoera eta jeitsiera bikaina! |
2014/03/11
2014-ko Splitboard konzentrazioa (GAIUR), Val d'Aran
Aurten, bi 3 asteburuko atzerapenarekin, baina azkenean badirudi konzentrazioa egiteko baldintzak egongo direla.
Vielhako tunelaren bi aldeetan ibili gara, batean Sarrahèra inguruan eta bestean Talladako maldetan.
Urtero bezela eskerrak eman behar Javi, Nelson, Bata, Iñaki eta han bildutako guztiei.
Entrenamendu polita, norbegiara gogo biziz joateko!!
sarrahèra-tuc de la tallada from ekain on Vimeo.
2014/02/27
Vath d'Aspa(3): Col de Saoubathou par le Puits d'Arious
Larunbateko egun zoragarriaren ondoren, igandean Guillaumerekin batu ginen.

Lhers inguruak mapan oso ondo ezagutzen ditugu, baina fisikoki ez, ez bait gara sekula egon.
Gaurko planak ez du inongo misteriorik, bailaran gora abiatu eta pixkat igotakoan gehien gustatzen zaigun malda aukeratu.
Skiada polita, lagun onekin, bailara lasaiean, eta gainera eguzkiarekin... Nik behintzat ez dut gehiago behar!!
Argazki guztiak Guillaumek ateratakoak dira. Mila esker!! Azkenean sinistu egingo dugu!!

https://picasaweb.google.com/guillaume.pepy
![]() |
| Hurrengo irteera baterako helburuak... |
![]() |
| Igoera guztian elur eta belarraren kontraste nabarmenekin... |
![]() |
| Inguruetako jabeak |
![]() |
| Lepo horretara iritsi eta tximeleta batek ongi etorria eman zigun, udaberria hemen denaren seinale... |
![]() |
| Gozatzen... |
![]() |
| Elur gogorra 5-10 zmko hauts geruzarekin... |
2014/02/24
Vath d´Aspa (2): Billare-ko maldetan...
Bailara hau geroz eta gehiago gustatzen zaigunez, bertan asteburu bat pasatzea otu zaigu. Gainera, badirudi, aspaldiko partez eguraldi ona suertatuko zaigula.
Geroz eta udaberri tankera gehiago hartzen ari den negu honetan, elur jauzi arriskua 2an dago, eta ostegun eta ostiralean botatako 5na zentimetroek arrisku hori ez dute aldatuko.
Billareko maldek, mapetan behintzat haizearengandik nahiko babestuak dirudite, eta zorte pixkatekin elur hauts hori aurkituko dugu.
Azkenean, kostata, gorengo lepora iritsi gara eta tontorra eginaz hustu beharrean transizioa egin eta Le Billareko pala edarraz gozatu dugu!!
Le Billare from ekain on Vimeo.

2014/02/13
Vath d'Aspa (1): Basaoilarraren eremuetan...
Berriro ere, badirudi aste honetan skiatzeko egun on bakarra aste-egun buru zurian suertatuko zaigula.
Parte guztiek elur jauzi arriskua altu jartzen dute... eta gainera, gauzak errazteko, iso 0-a eguerdirako altu.
Aspako bailarara gerturatu gara, iazko oroitzapen onak ditugu buruan eta... orduan gertatu zitzaigun bezela, etxera, irribarretsu !!
Basaoilarraren eremuetan ibili gara... eta hura ez uxatzen ahaleginak egin ditugu!!
Merci beaucoup Guillaume. La prochaine quand vous voulez!
Vath d'Aspa: Basaoilarraren eremuetan... from ekain on Vimeo.
Argazki guztiak Guillaume-ek ateratakoak dira. Bere argazki gehiago ikusi nahi baldin badituzue, lotura hontan sar zaitezte:
http://www.guillaumepepy.com/
https://picasaweb.google.com/guillaume.pepy
Parte guztiek elur jauzi arriskua altu jartzen dute... eta gainera, gauzak errazteko, iso 0-a eguerdirako altu.Aspako bailarara gerturatu gara, iazko oroitzapen onak ditugu buruan eta... orduan gertatu zitzaigun bezela, etxera, irribarretsu !!
Basaoilarraren eremuetan ibili gara... eta hura ez uxatzen ahaleginak egin ditugu!!
Merci beaucoup Guillaume. La prochaine quand vous voulez!
Vath d'Aspa: Basaoilarraren eremuetan... from ekain on Vimeo.
Argazki guztiak Guillaume-ek ateratakoak dira. Bere argazki gehiago ikusi nahi baldin badituzue, lotura hontan sar zaitezte:
http://www.guillaumepepy.com/
https://picasaweb.google.com/guillaume.pepy
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
.jpg)

.jpg)