2014/01/22

Le soleil, la solitude, la poudreuse ... Soum de Marianette

Nolako eguna (2014/01/21) pasa genuen atzo... 30 zm bota berriak, eguzkia, bakardadea... 
Behobian goizeko 5:30tan batu eta Campan aldera jo genuen. Elurra behean  baina uste baino gutxiago... lehenengo aukerak baztertu eta La Mongie aldera igo giñen, danak muturtuta gindoazen. 
Errepidean gorantz gindoazela Soum de Marianette ikusi eta gure pausuak harantz bideratuz
duda askorekin baina Clot de Camarot -etik Soum de Marianette  igo genuen. 
Konpañia ona, a ze egun ederra...nolako elurra...  
Kixki, Joni, Fuji eta Elur...eskerrik asko!!


Soum de marianette from ekain on Vimeo.


2013/12/25

Val d'Azun, Pic de l'Arcoeche inguruko leporen batean...

Santo Tomas egunarekin batera gabonetako gehiegikeria guztiak iritsi dira... eta nola ez urteroko konpromezuak...
 Astelehenean (2013/12/23) bertan larunbateko gehiegikeri horiek mendian gora igarri eta izarditzen ditugu. Irteera polita, bakartia... orain hurrengo elurteek mendia nola estaltzen duten ikustea falta zaigu.



 
Pic de l'Arcoeche from ekain on Vimeo.

2013/12/16

La Bonida Mendebaldetik

Larunbateko Soulor inguruan noraezean ibili ondoren igandean (2013/12/15) helburu finkorik gabe Aoubeko bailaran sartu gara. La bonida inguruak ez du itxura oso onik, elur jauziak erorita, elurra ez dago uniforme... baina bailaran gorantz nolako erromeria datorren ikusita La Bonidako hego-mendebaldeko igoeran sartu gara.
La Bonidako lepora iritsi aurretik mendebaldeko maldetan elurra oso itxura onarekin dagoela iruditzen zaigu. Aoubeko Plateaura zuzenean jeitsi gara itzaletan dauden mendebaldeko maldetatik, elur hautsa topatuaz!!


la bonida from ekain on Vimeo.

2013/12/09

Tuc des Bandolèrs

Val d'Aranen 3 egun zoragarri pasa ditugu!! 3 egun lasaitasunez mendiaz gozatzen! 3 egun elur hautsaz gozatzen! Hemen larunbateko irteeraren bideoa.



 

2013/12/05

Orhi

Asteazken honetan (2013/12/05), Iñaki eta biok, Abodiko ski estaziorantz jo dugu. Iso 0 oso altu irgartzen dutenez, idea finkorik gabe joan gara...tenperaturak eta mendiak berak argituko digu zer egin! Egun eguzkitsu eta haizetsua! Udaberriko elur onarekin... Egun earra!!!

2013/11/21

EZIN EGONA!!

Lehenengo elurteak hasi eta ezin egonak gainditu gaitu!!! Asteazken goizerako pirineotan argi-unetxo bat egongo delakoan Iñaki, Txomin da ni behobian batu gara!!!

2013/11/17

Aralar...

Hotza igartzen hasiak gara... negua ate-joka dugu...