2015/02/24

Vath d'Aspa: Ametsetako basoa, La forêt magique...

Negua motel hasi zitzaigun, baina elurra hasi zenetik ezin atertu!!
Asteburu honetan, igandean egingo zuen egun onaren esperantzarekin Aspeko bailarara gerturatu ginen. Larunbaterako eguraldi txarra iragartzen zutenez, aterpera lasai igo, eta gure arva pala eta sondarekin jolastu genuen.

Vath d'Aspa...


Igandean goiz erdirako argiune garbiak izango genituela zioen parteak, baina azkenean etxeran abiatzeko orduan argitu zuen. Bueno, nahi genuen guztia egin gabe bueltatu ginen, baina elurte handiak iragartzen dituztenerako baso polit eta zoragarri bat topatu genuen!!


Zein polita den Aspeko bailara!!

Mendia ez zegoen tontakeria askotarako... 


Poliki poliki...


Basoaren babes bila...

Zoragarria!!


Basoan... hautsa!!!

2015/02/19

Coubous

Azkenengo larunbat honetan, eguraldia ez genuen lagun, baina goiz-eguerdi alderarte nahiko txukun egingo zuenaren susmoa genuen.

Gainera isoak gorantz egingo zuenez, altura bilatu behar.

Baregeseko parkinera gerturatu eta azkenean egun polita izan genuen.

Argiune eta guzti... emozionatzen hasi ginen...




Crampetes aspaldiko ezaguna....

Coubous-eko lakurako bidean

Elur aldakorrak...



Jeisteko prest...


Gorritu frenorik gabe...


Xabi gozatzen...


Azkenengo jeitsierarako prestatzen...


Bere saltsan....


Azkenean elurra hasi zaigu...


Egun ederra!!!




2015/02/15

Leitzaran



2015ko Otsaileko lehenengo astea gure oroimenetan geldituko den astea izango da!! Etxetik gertu eta elur onarekin ia ia edonon skiatzeko aukera izan dugu.

Baso eta zelai... elurraz tapatuta...gure mendiak horrela nahi ditugu!



Leitzaran from ekain on Vimeo.


lasai edarrean...
Kostata baina eguzkia agertu zen...
Kako eta Kixki

Gorka eta Kako



2015/01/24

Aizkorri

Aste hontan azkenean negua etxeraino gerturatu zaigu... eta aste osoan zehar lanetik korrika aterata inguruko mendietan eskiatzen ibili gara.
Larunbat hontarako goizean argiunea iragartzen zuten eta elur kantitateak ikusirik aizkorri aldera gerturatu gara! Kanal haundi zuzeneko igoera zein jeitsiera markez beteta zegoen.
 Igoerako bidea aprobetxuz tontorra egin eta kanal haundi normaletik jeitsi ... pala osoa guretzat, inongo ski edo oinezko markarik gabe eta gainera elur hautsarekin!! Ezin gehiago eskatu!!

Bagoaz poliki poliki

Eguraldi zoragarria eta... uste baino elur hobea...

Kanal haundi zuzena... ederki gozatu dute batzuk!!

Kanalaren goikaldean...
Zegama, aralar...



Tontorretik gertu.


Ez pentsatu horrenbeste!!!


Elur ere hautsetan gozatzen!!


Dena guretzat!!

2015/01/20

Campana de Cloutou-ko bideoa

Berandu bada ere, hemen abenduaren 31 eta urtarrilaren 1/2an egin genun irteerako bideoa. Irteera horretatik garai hauetara azkenean elur egoera nahiko aldatu da!!! Bazen garaia!!


Campana de Cloutou from ekain on Vimeo.

2015/01/07

Campana de Cloutou

Pasa den urtea agurtzeko, eta aurtengoari ongi etorria egiteko 3 egunetarako Campana de Cloutouko aterpera igo giñen.
Buelta izugarririk egin gabe, eta haizeak egindako lanak ikusita, 3 egun on, elur onean eskiatuz.
Berriz ere Guillaumeri eskerrak eman behar!!

Gure ostatua!


Elur...beti aurretik!!

Elur onaren bila...

aldapa politetan...

eta itzaletan zoragarri!!!



Zerri begira egongo ote diren...

Patxada ederrean


Ekialdeko maldetan...

Elur oso ona dago!!!












2015/01/05

Urte amaiera...

Kostata baina baina 2014 amaitu aurretik elurra iritsi zen. Abenduaren 28an, Xabi Guillaume eta ni, naiz eta eguraldi txarra iragarrita egon,  bezperan botatako elurra zenbaterartekoa zen ikustera Aspeko bailarara gerturatu giñen.

Uste genuena baina gorago, baina skiada polit bat egiteko nahikoa topatu genuen. Bi igoera eta bi jeitsiera konpañia ederrean. Argazkiak, azkenaldian bezela Guillaumerenak!! Eskerrik asko!!

Ia datorren 2015 hau elur urte eder bat dugun!!

Elur ona bai, baina skiatzeko modukoa uste baino altuago...

Nahiz eta laino ilunak ikusi, bisibilitate txukuna dugu.


Poliki poliki, Guillaume Xabi eta hiruron artean bidea irekitzen goaz...

Denboraldiko bigarrena da eta erdoilduak gaude (nago...)

Xabi lehenengo jeitsieran!



Basoa zoragarri dago!


Babesera iristen!

10 azpitik, baina gustora!!!