2015/01/07

Campana de Cloutou

Pasa den urtea agurtzeko, eta aurtengoari ongi etorria egiteko 3 egunetarako Campana de Cloutouko aterpera igo giñen.
Buelta izugarririk egin gabe, eta haizeak egindako lanak ikusita, 3 egun on, elur onean eskiatuz.
Berriz ere Guillaumeri eskerrak eman behar!!

Gure ostatua!


Elur...beti aurretik!!

Elur onaren bila...

aldapa politetan...

eta itzaletan zoragarri!!!



Zerri begira egongo ote diren...

Patxada ederrean


Ekialdeko maldetan...

Elur oso ona dago!!!












2015/01/05

Urte amaiera...

Kostata baina baina 2014 amaitu aurretik elurra iritsi zen. Abenduaren 28an, Xabi Guillaume eta ni, naiz eta eguraldi txarra iragarrita egon,  bezperan botatako elurra zenbaterartekoa zen ikustera Aspeko bailarara gerturatu giñen.

Uste genuena baina gorago, baina skiada polit bat egiteko nahikoa topatu genuen. Bi igoera eta bi jeitsiera konpañia ederrean. Argazkiak, azkenaldian bezela Guillaumerenak!! Eskerrik asko!!

Ia datorren 2015 hau elur urte eder bat dugun!!

Elur ona bai, baina skiatzeko modukoa uste baino altuago...

Nahiz eta laino ilunak ikusi, bisibilitate txukuna dugu.


Poliki poliki, Guillaume Xabi eta hiruron artean bidea irekitzen goaz...

Denboraldiko bigarrena da eta erdoilduak gaude (nago...)

Xabi lehenengo jeitsieran!



Basoa zoragarri dago!


Babesera iristen!

10 azpitik, baina gustora!!! 

2014/10/14

Ekaitza

Aspaldiko ezagun bati bisita egin diogu, Ekaitza mendiari.
Ez da bizikletan egin diogun lehenengo bisita, eta azkena seguruenik ere ez. Igoera gogorra da baina behin basotik aterata bistak izugarriak dira: ekaitzako zirkoa, artikutza, goizueta zubieta eta iturengo mendiak, aralar,  gipuzkoa eta lapurdiko kosta... zeinek behar du gehiago!!

Mikel, Guillaume eta hirurok batu eta goiz pasa edarra egin dugu. 

Argazki guztiak  Guillaumerenak dira!! Ze erosoa den mendira joan eta kamaraz arduratu gabe ibili beharra!! Mila esker!!

Lehenengo izerdiak botata...

Gerasuko bidean...

Artikutzako mugetarantz!

Horra igo behar gaituk?? bai...

Ekaitzarako bidean, ehiztarien lurretan...

Azkenengo maldak...

Ekaitza-ko tontorrean, haize zazkarra...

Mendieder eta Mendaur... Buztizko leporantz



Bidezidor zoragarria eta bistak... a ze bistak!!!


Arantza-rako bidean, oraindik bada bidezidorrik...

2014/09/30

Vath d'Aspa(4): Pourquoi cette vallée nous plait elle autant?

Aspeko bailarak badu zerbait... hain gertu eta hain urrun...
Asteburu honetan eguraldia lagun, Guillaume eta biok Lescunen batu gara.
Gure plana mendiko bizikletaz gozatu...eta bide batez, gerturatzen ari den negurako  bide eta plan berrien inguruan amestea izan da.
Bailara hau neguan zoragarria da... eta beste edozein urtarotan ere bai!! Zenbat bide zidor pagadi eta hariztietan...
Hemen Guillaumek ateratako argazki batzuk eta egindako bideoa:

Azken izpiak...

Billare...neguko oroitzapen onak.


Larunbat gaua lainotu aurretik...



Vath d'Aspa: Pourquoi cette vallée nous plait elle autant? from ekain on Vimeo.

2014/07/28

Altainetako arroila

Duela hilabete eta erdi Errekaltia arroila egin ondoren Altaineta egiteko gogoekin bueltatu ginen. Asteburu luze bat aurretik genuela ikusirik, Zuberoako arroilei begira geunden. 
Baina ostegun gau eta ostiral goizaldeko ekaitzak ikusirik... ostiraleko eguna bidea lasai lasai egiteko aprobetxatu genuen. Altaineta... arraoil polita, batzuetan benetan estua bestetan zabala...hori bai beti bertikala!! Ura neurrian topatu genuen... ze ur gehiegi topatu ezkero, arroil hau benetako tranpa bihur daiteke!!


 
altaineta from ekain on Vimeo.

2014/06/16

Foz de Fago

Datari begiratu ezkero, Fago-ko arroila urarekin harrapatzeko aukera gutxi genituen... baina aurtengo hontan oraindik disfrutatzeko moduan dago. Egia esan ur gehiegirik ez zeraman baina disfrutatzeko nahikoa!! 
Kuadrillan igande-pasa edarra pasatzeko modua!!

Foz de Fago from ekain on Vimeo.

2014/06/09

Errekaltia

Asteburu honetan Zuberoan ibili gara. Larunbatean bata dala edo bestea dala, berandutu eta Phistako arroila egin genuen. Iaztik ezagutzen dugun arroila, polita eta erreza, hori bai OSO IRRISTAKORRA!!

Igandean berriz, garaiz genbiltzan eta Errekaltia jeitsi genuen. Arraoil bertikala eta polita!
A ze ederra den Zuberoa! Ea gustatzen zaizuen!


Errekaltia from ekain on Vimeo.