Badakigu pirineotan oraindik elurra dagoela, baina eguerdietan eguzkiak nola jotzen duen ikusita pirineotara gerturatzeko nahiko nagituta gabiltza!
Aurtengo gure lehenengo arroila egin dugu: Artazul
Ez zeraman ur gehiegirik, eta talde handiak aurkitu ditugu, baina halan da ere asko gustatuko zaigu. (Arroileko parkinean ezagutu genituen Peña luro mendi taldeko Kantabroekin egin genuen, eskerrik asko! http://www.penaluro.blogspot.com.es/)
Etxetik gertu, ondo formatua, salto txirrista eta rapel edarrak... zeinek behar du gehiago.
2014/05/12
2014/04/21
Soum de Labassa
Aste santu honetako hasierako egunetan badirudi eguraldiak zer edo zer egiteko aukera utziko digula. Pirineotan skiatu gabe... hilabete daramagu... elurra ze mailatan dagoen eta ze kalitaterekin aurkituko dugun ere oso argi ez daukagu, bueno bai, hautsa topatzea kostatuko zaigula... beraz duda askorik gabe udaberriko balditzen bila ibili gara.
Zenbat aukera dauden Gavarnie inguru honetan...
Soum de labassa from ekain on Vimeo.
2014/04/10
Lyngen...zoragarria!!
Tromson astebete pasa ondoren, hurrengo astea Lyngenen pasa genuen. Eguraldiak ez zigun gehiegirik lagundu, eta nahiz eta egun gehienetan zerbait egin hurrengo batean bueltatzeko aitzaki edarrakin geratu gara!!! A ze paradisua!!
2014/03/31
Sállir (Kvaloya) baleen uhartea...
Bi aste pasa ditugu Norbegia iparraldean. Lehenengo astean Kvaloya (samieraz Sállir,baleen uhartea) inguruan ibili gara. Inguru zoragarria, elur ezin hobea... eta eguraldiak lagunduz gainera... ezin gehiago eskatu!
Pd: Linda eta Raul, eskerrik asko etxean bezala sentiaraztearren!!
Kvaloya (Sállir)- Baleen uhartea from ekain on Vimeo.
2014/03/25
Lyngen
Tromsotik ekialderantz mugitu gara. Haizea nahi eran dabil... gabero elur malutak ikusten ditugu, eta egunero elur aldakorra aurkitzen ari gara!! Ia azken txanpa hontan eguraldiak errespetatzen gaituen!!
| azkenean ikusi ditugu... |
| Sofiatinden-erako bidean elur aldakorrak... |
| Maldan zuzen zuenen sartuta... |
| Goalborri |
| Rund-fjellet-era bidean bezperako haizeen ondorioak ikustera... |
| Haizeak landutako elurrak topatu ditugu... |
| Bistengaitik bada ere inguruak balio du!! |
2014/03/21
Kvaloya
Tromsotik ipar-mendebaldera dagoen lurralde zoragarri hontan gabiltza... inguruak, etorri aurretik ikusitako argazkiak gainditu ditu ...
Eguraldiak laguntzen digunean ahalik eta gehien aprobetxatuz... elur gutxiko urte hontan... samien lurraldeko hautsa topatu dugu!!!
Ea datorren asterako Lyngenek zer erakusten digun!!
| Iñaki Kixki eta Jon Brosmetind-erako iristen, |
| Svarthamart-erako bidean, eguraldi ona iragarritako egun batean... |
| Brosmetind atzean utzi eta Sortinden-go maldetan... |
| Sessoyfjorden fiordoa |
| Sortinden, Mellomtinden eta Tromtinden ezkerretik eskubira... |
| Storstolpan... igoera eta jeitsiera bikaina! |
2014/03/11
2014-ko Splitboard konzentrazioa (GAIUR), Val d'Aran
Aurten, bi 3 asteburuko atzerapenarekin, baina azkenean badirudi konzentrazioa egiteko baldintzak egongo direla.
Vielhako tunelaren bi aldeetan ibili gara, batean Sarrahèra inguruan eta bestean Talladako maldetan.
Urtero bezela eskerrak eman behar Javi, Nelson, Bata, Iñaki eta han bildutako guztiei.
Entrenamendu polita, norbegiara gogo biziz joateko!!
sarrahèra-tuc de la tallada from ekain on Vimeo.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
.jpg)