2012/09/24
Aigueta de barbaruens eta boca del infierno-ko arroilak
Pasa den astean, benasque eta hechoko bailaretan ibili gara. Eguraldi zoragarriak lagunduta udazkeneteko egun epeletan, ur gutxirekin datozen arroiletan ibili gara!! Beste egunetan ordea mendiko bizikletarekin!! Aigüeta de barbaruenseko eta boca del infiernoko arroilen irudiak nahasiak daude.
Musika: bizardunak- 500 urte
2012/07/01
gorges de soussouéou
Aurreko igandean (2012/06/24), kuadrilla osoa soussouéouko arroila jeisten ibili ginen!! Arroila ez da batere itxia, baina salto eta tobogan politak ditu!! Oso gomendagarria
2012/06/19
Pene sarriere
Ez gara oso eskalatzaile abilak, eta aurtengo urtean iñoiz baino gutxiago, baina duela urtebete gouretteko ski estazioan arista erraz baina aereo baten bideoa ikusi genuen. Hara joateko gomuta, buruan bueltaka izan dugu, eta larunbat hontan burutu dugun arte!!
Ertzaren hasiera benetan zorrotza da, eta nahiz eta pixkanaka pixkanaka zorroztasun hori galdu, gero datorren eskalada zatiak giro aparta mantentzen du!! Gradu gutxi dugunontzako bide polita!!!
Bideoa:
Krokisa.

Eskubitik hasten da...

Ondo berotzeko


Ertzaren hasiera benetan zorrotza da, eta nahiz eta pixkanaka pixkanaka zorroztasun hori galdu, gero datorren eskalada zatiak giro aparta mantentzen du!! Gradu gutxi dugunontzako bide polita!!!
Bideoa:
Krokisa.

Eskubitik hasten da...
Ondo berotzeko
2012/06/11
siresa-ko arroila
Lankide bat ezkontzen zaigula eta, jaka aldera asteburu pasa jo dugu!! Larunbatean tajuzko zerbait egin nahi dugu, alperkerian egoteko arratsalde gauak izango ditugu eta!! Siresa-ko arroilera gerturatu gara!! Arroil erreza, irekia, eta toboganez josia!!!
bideoa:
arroila hasi aurretik...

ekipoa A!!

lasaituta!

Aupa hi!!

bideoa:
arroila hasi aurretik...
ekipoa A!!
lasaituta!
Aupa hi!!
2012/06/03
Gorgol-go arroila
Pirineotara hilabete gerturatu gabe egon ondoren, ekaineko lehenengo asteburuan,(2012/06/02) aukeratxo bat izan dugu! Gorgol-go arroila jeitsi dugu, motza baina polita!! Kotxea aparkatu, eta betato-ko pagadi ederretik gora 20-25 minututan arroilaren hasierara iritsi gara! Tobogan, salto eta rapel batzuk egin ondoren, ordubete eskasean kotxean gaude!!
2012/05/25
Txindokiko mendebaldeko ertza
Ostegun honetan, jai izanda, txindoki aldera joan gara. Negu guztian eskalada baztertuta izan dugu, eta sustorik ez izateko eskalada errez bat nahi genuen! Txindokiko ertza aukeratu dugu, behin baino gehiagotan egina duguna! Ertzean, aurreko asteburu eta asteleheneko euriak nabari dira!! Zati batzutan harria bustia dago eta katu oinek txirrist egiten dute!! Baina bueno txindokin eta bakarrik egoteak merezi du!!
2012/05/14
Akerretako arroila
Pasa den asteko tenperatura altuak eta pirineotan astebururako iragarritako eguraldi eskasa ikusirik, igandean (2012/05/13)akerretako arroilara gerturatu gara! Igandea pasatzeko plan ona eta etxetik gertu!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)